Oraindik ametsetan (eu)

Uda amaitzen ari da eta ez da agertu nik espero nuena.

Zeruko gris urdinean

Kalatxorien zuria

Uhinak denak segidan

Itsasoaren  musika

Itsasertzera itzuli naiz

Zurrumurrua entzutera

Olatuen esamesak 

Haizeak dakazkienak

Haize leuna, esadazu

Haren berririk baduzun

Bizi beharko ote dudan

Oraindik ametsetan

Non zaude, non sartu zara?

Negu  luze bat pasa da

Banuen nik esperantza, baina

Ez zara itzuli, enara

Haize leuna, esadazu

Haren berririk baduzun

Bizi beharko ez ote dudan

Oraindik ametsetan

Esta entrada fue publicada en Testuak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *