(«Burua makurtu gabe» lanaren 4.abestiaren testua)
Gaur bat-batean
kantu hartaz oroitu naiz
eta oharkabe, zutaz,
zutaz ere bai.
Ustekabeko oroitzapena
Haren ondoren
pilatu zaizkit
orduko irudiak
orduko ametsak.
Ustekabeko oroitzapena
Kantua heldu den bezala,
zu ere etorriko al zara?
Kantu harekin
zure akorduak
ekaitza lehertu du
nire barruan
Kantua heldu den bezala
zu ere etorriko al zara?
Kantua heldu den bezala
zu ere etorriko al zara?
Zu ere etorriko al zara? (Bis)