(«Burua makurtu gabe» lanaren 4. abestiaren testua)
Gazte-gaztea zenetik izan nahi zuen ezaguna
zerbaitetan, zedozertan, trebea eta famatua
Atsedenik gabe ari zen jotzen bere instrumentua
Jendaurrean ere hasi zen hartzen bere eskarmentua
Piskanaka ezaguna, oso famatua ere, egin zen
Toki guztietan zuten, haren izena aipatzen
Zurrunbiloak zeraman, zeruan gora etengabe
Izarra izango zen ustez, hasi zen zorabiatzen
Orbelaren pare,
Haizeak darama, gupidarik gabe
Orbelaren pare
Noraezean doa, (eta) bazterrik bazter
Kaleetan zehar dabil , erne, arretaz begira
Eguzki izpirik ba ote den zeruko hodeietan bila
Euriari xuxurlatzen, berak daukan tristezia
Bere burua aurkitzean, sentitzen ari den mina!
Arrakastaz nahastu zen
Liluraz bete, ametsez blai
Iparra galdu eta hor doa
Bazterrik bazter alderrai
Orbelaren pare,
Haizeak darama, gupidarik gabe
Orbelaren pare
Noraezean doa, (eta) bazterrik bazter
Orbelaren pare, orbelaren pare