Atsekabe luze baten ondoren, eguna urratzen hasi du, behelaino artean, oraindik zeruan izarrak ageri direla.
Ilusioz itsu-itsu amodioaren magalean
hamaika asmo eta amets egiten bere baitan
Bat-batean bizi-pozak aldegin zion eta
ezer ere argitu gabe zer dela eta zihoan
Bi malko irristatu ziren haren masailetatik
arratsaldeko argiaren printzeetatik ihesi
Ilunabarrak, ordea, urregorriz erabat,
Bi malko haien distirak bihurtu ditu izar
Zeru izarratuari norbait ari zaio begira
liluraz sumatu ditu gaurko argi berriak
Heldu da egunsentia, heldu da egunsentia, heldu da egunsentia …