«Burua makurtu gabe» 2024ko musika-lan aipagarria

Badok Berria aldizkariaren atalean Urko Ansa musika-kazetariak sartu du «Burua makurtu gabe» bere 2024ko disko kuttunen artean:

«7.-Alguillo & Alkimistak – Burua makurtu gabe (Egilea editore). Sorpresa gehiago: Expresión Sonora eta Koska taldeetan aritutako Alfonso Guillók zortzikote gustagarri hau jarri du martxan: soula, gospel koruak, rock pizgarria, perkusio sekzioa, Hammond organoa… Carlos Santana harro egoteko moduko piezak ere badaude, eta orohar kalitate estandarra oso altua eta guztiz ezberdina da.» (Urko Ansa. 2025-01-27an)

Eta kontzertu kuttunen artean ere bai:

«6.-Alguillo & Alkimistak – Aita Agirre kultur aretoa (Elgoibar, urriak 20). Aretoa lepo beteta eta jendea kanpoan gelditu zen Alfonso Guillóren talde berriaren aurkezpen kontzertuan: zortzikote formatua erritmo dantzagari zein gospel koruekin uztartuta, soul manerak, perkusio latinoa… sorpresa benetan ikusgarria.»( Urko Ansa.2025-01-27an)

Esta entrada fue publicada en Sin categoría y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *