Burua makurtu gabe (eu)

(11 abestiz osatutako lanari izena ematen dion abestiaren testua)

Udaberria zen, jai bat, bris-brisa begietan

Zirrararen besoetan, ezin egin atzera

Hitz gozoak, ferekak, amodioz mela mela 

Ustez bizitza osoa izango zela horrela 

Udak kiskali orduko, hasi ziren ekaitzak

Liskarrak, gorabeherak, irainak, mespretxuak

Sargori hezea eta astuna, bihotza arnasestuka

Etsipena izerditan, zerbaiten erreguka

Egun batez handik joan zen nortara edo hartara

Burua makurtu gabe, ezin zen bizi hala

Burua makurtu gabe, tinko aurrera begira

Korua:

Burua makurtu gabe, tinko aurrera begira

Errezitatua:

Ez makurtu, ez kokildu, zuk baduzu adorea

Zaila zirudien arren, hartu duzu erabakia

Pauso batekin hasi eta, pauso bat eta beste bat

  Tinko, sendo, irmo, indartsu, pauso guztiak segidan

Motxilan sartu bihotza, zure sentimentua

Zure bidelagunak, argi dago, horiek dira

Argien dantza hasi da, logelakoak itzaltzean

errepidetik joatean, ondorengo egunsentian

 Istorio hau hemen nahiz han, noiznahi errepikatzen da

 Edozein udaberritan, uda, negu, udazkenetan

Burua makurtu gabe, makurtu gabe, makurtu gabe

Aurrera begira, aurrera begira, aurrera begira

Esta entrada fue publicada en Testuak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *