(«Burua makurtu gabe» lanaren 3. abestiaren testua)
Hemen ez da giro
Ezertarako astirik ez
Kafe espressoa da errege,
Mokautxoak jaun eta jabe
Denboraren giltzak
nonbait galdu ziren
egunsentia iluntzi
Sorgin-gurpila dirudi
Irrist egiten dit, denborak zurekin
Ihes egiten dit eta, ez dakit zer egin
Tuneletik irten
Trenetik ihesi
Atzokoa berriro gaur
Muxarraren eguna al da?
Zertako abiadura hau?
Dena beti berdin bada
Irrist egiten dit, denborak zurekin
Ihes egiten dit eta, ez dakit zer egin
Tuneletik irten
Trenetik ihesi
Biok zu eta ni
Egoteko elkarrekin
Egoteko elkarrekin