Atzo agertu ziren ahaztu nahi nituen argazki haiek,
Mina eman zidan baina alfer-alferrik da. Ez da lehen aldia.
Mezu eta irudiak, galdera, iritziak, gorde dituzu kolkoan, hor zaudelako zelatan
Hor, hor dituzu kolkoan
Hor, gordeta sarean
Ai, ama nik baneki zure amaraunetik nola ihes egin!
Hor, hor zaude zelatan hor, sare atzean
Hor, hor zaude zelatan hor, ordu guztietan
Hor, hor zaude zelatan, hor, toki guztietan
Zer egingo ote duzu nire gauza denekin!
Inozoago ezin… Orain ez baitakit nola irten hemendik.
Beldurra ematen dit, baina ezin dut etsi
Hor, hor nago zelatan! Hor, neu nago zelatan, neu zuri zelatan
Hor, hor nago zelatan!
Hor, toki guztietan, ordu guztietan